Musika erromantikoaren azken urteak musika nazionalistaren agerpenean oinarritzen dira.
Musika nazionalista joera erromantikoari lotutako mugimendua da. Garai honetan aldaketa bat gertatzen da, indibidualismo erromantikotik nazioaren berezitasuna eta balioak goraipatzera igarotzen baita. Musika nazionalista herrialde bakoitzeko folklore eta musika tradizioan oinarritzen da. Musikariek euren nazioaren bozeramaile musikalak diren sentipena dute. Lehen musikari nazionalistak errusiarrak dira: Piotr Ilich Txaikovski (1840-1893), Aleksander Borodin edo Rimski-Korsakov . Baina beste eskola batzuk ere egon ziren musika nazionalistaren barruan: eskola bohemiarra, eskola eskandinabiarra,... Espainian Fallakmusika herrikoia egin zuen baina bere aberkideak izan ziren (Albeniz eta Granados)eskola nazionala sortzen saiatuko zirenak. Euskal nazionalismoa ordezkatzen duten musikari batzuk honako hauek dira: Jesus Guridi, Aita Donostia...
Azkenik, XX. mendeko musika bezala ezagutzen duguna. Garai horretan musikaren inguruan esperimentazio ugari egiten da eta musika joera eta korronte ezberdinak agertzen dira. Etengabeko berrikuntza eta originaltasunaren bilaketa izango dira garai honetako ezaugarri nagusia. Irratia eta gainontzeko komunikabideen garapenarekin eta hedapenarekin musika inoiz baino arinago helduko da entzuleengana, eta hauek arinago epaitzeko aukera izango dute. Honela XX. mendearen lehen erdian, "ismoak" gauzatzen dira: inpresionismoa (Claude Debussy eta Maurice Ravel ) , expresionismoa ( Arnold Schönberg , neoklasizismoa (Igor F. Stravinski)...
Musika Garaikidea: musika nazionalista eta XX. mendeko musika
(Música Contemporánea)

Galderak:
Loturak (artikuluak eta bideoak):
Arkaitzen gogokoak: